Tasak merketzeko, bekak hobetzeko eta kontrol sozialeko neurriak ezartzeari uzteko eskatu dute ikasleek ostegunean Iruñeko karriketan egindako manifestazioan. Ahotsa.info atariaren arabera, hainbat gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
IAko eta ikasle mugimenduko zenbait eragiletako kideek agerraldia egin dute Bilbon astearte arratsaldean. Ikasturtea egoitza erabiltzeko aukerarik gabe hasteak “arazo larriak” ekartzen dizkiela adierazi dute. Biltzeko proposamena egin dio egoitzaren jabegoa duen Euskal Ikasleen Erakundeko zuzendaritzari, “aterabide bat lortzeko asmoz”.
Ikasle Abertzaleakek asteartean eman zion hasiera Eskola Ibiltariari. Hala, Euskal Herriko ehunka gazte bildu ditu Lekeition hasi eta ostiralean Gernikan amaitu den martxak. Ekimenaren bidez, kultura sozialista hedatzea zein borroka komunitatea indartzea izan ditu helburu ikasle antolakundeak. Besteak beste, langile autodefentsa sareen, militantziaren eta genero auziaren inguruan aritu dira egunotan. IAko bi kide elkarrizketatu ditu Gedar Langile Kazetak.
Eskola ibiltariak egongo dira uztailaren 23a eta 26a bitartean.
Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako topaketek "komunitatea indartzeko" baliatuko dituzte. Gaurtik zapatura bitartekoak, lan egiteko egunak izango direla azaldu dute topaketen antolatzaileek, baina eztabaidarako eta aisialdirako tartea ere hartuko dute.
Ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo dira unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak Hego Euskal Herrian. Selektibitatearen aurkako kontzentrazioak burutuko ditu Ikasle Abertzaleak erakundeak, azterketek “kapitalismoa erreproduzitu eta indartzeko helburua dutelako eta langileongan eragiten duten sufrimendu, estres, depresio, min eta ezinegon guztiagatik”
Gazte Sozialiston Topagunea antolatu dute Ikasle Abertzaleak eta Gazte Koordinadora Sozialista mugimenduek, ekainaren 12tik 16ra. Batez ere, hustua izateko arriskuan dagoen Azpeitiko Esklabak espazioa bultzatzeko auzolanean oinarrituko dira topaketak.
Ikasle Abertzaleek (IA) VII. Kongresua itxi dute Berriozarren, ikasturte hasieratik martxan zen barne-prozesuari amaiera emanez.
Datorren martxoaren 21erako baterajotze nazionala deitu du Iruñerriko Autodefentsa Sareak. Euskal Herrian zabaltzen hasia da manifestaziora bertaratzeko deia, eta horrekin batera, Eunate ikastetxetik zein hezigune guztietatik bideobigilantzia kamerak kentzeko beharra. Ikasturte hasieran jarri zituzten kamerak Eunaten, bertako ikasleen, gurasoen eta langileen oniritzi gabe. Gainera, Ikasle Mugimenduak salatu duenez, ikasleen askatasun politikoen –jardun politikoa normaltasunez... [+]
Urteak daramatzagu Ikasle Antolakundetik genero zapalkuntzaren aurka borrokatzen. Ugariak izan dira oso, zapalkuntza honen gaindipenerantz hamarkada hauetan zehar egin ditugun ahalegin, dinamika eta borroka moduak: manifestaldiak, borroka egunak, mural margoketak, jardunaldiak, salaketa antzerkiak, erasotzaileen aurkako dinamikak... Hala ere, gure agendetan morez seinalatutako egun esanguratsu hau hurbiltzen ari den heinean, ezin dugu ekidin urduritasuna sentitzea gure barrenetan.