erreportajea
"Pelikulak erakusten du mundua aldatzeko gauzak egin behar direla, dena borrokatu behar da"
2020-09-04
"Pelikulak erakusten du mundua aldatzeko gauzak egin behar direla, dena borrokatu behar da"

2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentalak intsumisioaren borrokaren kontakizuna egiten du, soldaduskaren eta militarismoaren aurkako mugimenduan parte hartu zuten hainbat pertsonen eskutik. Horietako bat, Juan Kruz Lakasta, eta filmaren egilea, Lander Garro, Ahotsa.info-ri eskainitako elkarrizketak bildu ditugu erreportaje honetan.

Intsumisioaren borroka jaso duen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala zinema aretoetara heldu da. Ostegunean, Iruñeko Golem zineman izan da estreinaldia. Ondoren, Euskal Herri beste txokoetan ere ikusgai izanen da.

Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak. 2 Urte, 4 Hilabete eta egun bat dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro da zuzendaria, eta Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean aritu da lanean.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago