Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Nor hiltzen du koronabirusak New Yorken?
2020-04-16

10.000 hildakoren langa gainditu du New Yorkek, guztira AEBtan 27.000 baino gehiago dira dagoeneko bizitza galdu dutenak eta aipatu hirian du epizentroa pandemiak. Baina New Yorkeko zonalde denetan ez da berdin eragiten ari birusa. Bertako osasun zerbitzuak emandako datuen arabera hildkaoen %62 beltzak eta latinoamerikarrak dira. Lehen lerroan lanean ari direnen gehiengoa izateaz gain, testak ere ez daudelako euren eskura, bideo honetan salatzen duten gisan.