"Nafarroa orain ala inoiz ez" liburuan, Joxerra Senar eta Ion Orzaiz Berriako kazetariek herrialdean aldaketa politikoa gertatzeko gako nagusiak aztertu dituzte.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...