Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Munduan bederatzi milioi emakumek ezingo dute abortu segururik egin Covid-19 pandemiagatik
2020-04-23

Guttermacher institutuak eta MSI erakundeak emandako datuen arabera koronabirusak areagotu egingo du ezkutuko abortuen kopurua, eta beraz, baita haurdunaldiagatiko heriotzak ere, 28.000 emakume inguruko hilko dira 2020an. Koronabirusa dela eta munduko 62 herrialdetan abortuak egiten zituzten zenbait klinika eta arreta zerbitzu itxi egin baitituzte.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!