Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Euskarabildua 2021: zenbat kutsatzen du ‘like’ batek?
2021-10-29

2021eko Euskarabildua jardunaldia egin dute Donostiako San Telmo Museoan 'zenbat kutsatzen du like batek?' lemapean. Bertan bildutako lagunek eta streaming bidez jarraitu zutenek atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu dute aurtengo Euskarabilduan.

Erreportaje honetan jardunaldiko irudiak eta Fair Phonen kasu praktikoa bildu ditugu, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari den enpresa.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!