Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Euskal dantza pandemia garaian
2021-05-24

Euskal dantza taldeetako zenbait kideri pandemia egoera honetan ze egoeratan dauden galdetu diegu. Hilabete luzez geldi egon ondoren, azken asteetan dantzariak plazan agertzen hasi dira. Espazioak itxi eta sarrerak mugatuta dantza ekitaldiak modu seguruan egin daitezkeela erakutsi dute Oñatin, Legazpin edota Beasainen. Dantzariek zein musikariek azaldu digute denboraldian itzalean egonda ederra eta beharrezkoa izan dela ikusleen aurrera bueltatzea. Aspaldian bizi gabeko sentsazioak sentitu ahal izan dituzte bai dantzariek eta musikariek, bai ikusleek.

Bideoan dantzari eta musikari hauen sentipenak eta iritziak jaso ditugu: Itxaso Martinez (Duguna), Aritz Ibañez (Duguna), Arkaitz Bengoa (Oñatz), Laia Gurrutxaga (Iurretako dantzariak), Olatz Plazaola (Iurretako dantzariak), Ion Dorronsoro (Sustraiak), Jon Gaminde (BDB), Joseba Sarriegi (Aurtzaka).

Irudiak: Oier Araolaza eta Amaiur Aristi.

Bideo hau dantzan.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 dantzan.eus dantzan.eus