Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Askatasunaren Ibilaldien bezperan su hartu du Kataluniak
2019-10-16

Asteartean Bartzelonan manifestarien eta polizien artean izandako istiluak bildu ditugu bideo honetan lehen eskutik hartutako irudiekin. Kataluniako hainbat hiritan izan dira istiluak, baina egoera bereziki aztoratu da Bartzelonan. Esquadra Mossoek eta Espainiako Poliziak hainbat aldiz kargatu dute, foam jaurtigaiak tiro eginez eta hirian zehar zabaldu dira barrikadak, korrikaldiak, polizia kargak, eta suak.