Analisia

Jainkosa baten moduan dabil Rosalia. Zoro ipini du jendea. Jainkosak behar baititu gizarteak, zerbaitetan sinesteko. Inork antza deus egiteko ez zeukan asteazken arratsalde batean, zuzeneko bideo-konexio bat zabaldu zuen sareetan, bera mojaz jantzita, atzerritik ekarritako auto bitxi bat gidatzen, zigarroa erretzen, Madrilen zehar. “Trafikoa gorabehera, ordu erdi barru Callaon [Madril erdi-erdian] egongo naiz eta disko berria iragarriko dizuet”. Ordu erdi. Nahikoa izan zen kolapsoa... [+]