Piztu gaua izenburupean, 2016ko Gazte Danbadako bideoklipa aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Blaka taldeak egin du kantua, eta hainbat artistak kolaboratu dute.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...