Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Hiru errege mago ekialdetik? Lau hitz eta lau oker
2024-12-29

Ez ziren hiru, ez ziren erregeak, ez ziren magoak eta ez dago argi ekialdetik ote zetozen.

Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeetan, Berpizkundeko artista handienek margotu zituzten erregeetan, oso maiz, emakume bat ageri da bi gizonekin batera Errege Magoen paperean. Mateoren ebanjelioaren pasarte labur bat da Errege Magoen mitoa elikatu duen aipu historiko bakarra, eta bertan, adibidez, ez da esaten hiru zirenik, hiru opari ekarri zituztela baizik. Mago aipamenarekin garaian jakintsu-astrologoak izendatzen ziren, ez aztiak. Errege zirenik ez da inon aipatzen hainbat mende pasa arte. Eta ekialdea kontzeptu erlatiboa da, nondik begiratzen zaion edozer izan baitaiteke

Bideo hau dantzan.eusek argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
dantzan.eus
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.