Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #0 - Zein hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?
2020-04-24

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Lehen bideo honetan geure etxeko hizkuntza ohiturei erreparatzea proposatzen dute. Ariketa erraz batekin: pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin nahi duzun hizkuntza aldaketa eta zeintzutan finkatu nahi duzun euskarazko harremana. Ariketa bukatzean argazkia atera eta partekatuko sare sozialetan.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...