Bereterretxen kanthoria herri kantari Begoña Durrutyk egin dizkio ilustrazioak eta Carlos Rodriguez arduratu da bideoaren errealizazioaz, EHUko Mikel Laboa Katedrak bultzatutako proiektu honetan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten duela hamar egun Mikel Laboaren omenez Antigua auzoan egindako murala. Berriro margotu dute, erabakiak eragindako polemikaren ostean.
Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen dituen dokumentala. Bi zatitan banatua, lehenbizikoan Mikel Laboa bera mintzo da bere bizitza eta obrari buruz. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritua. Bigarrenean, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Laboari buruz. Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak, berrogeita hamar urteetan emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso... [+]
Memoriak (Mikel Laboaren biografia bat): Mari Sol Bastida.
Elkar, 2014
Donostiako Udalak euskal musikaren arloan ekarpen berezia egin duten edo horretan ari diren artistak omentzeko sortu du aurten Adarra Saria. Mikel Laboaren sorkuntza-lana eta nortasuna omenduko dute lehen edizioan, antolatzaileen esanetan, “euskal musikak XX. mendean izan duen adierazpenik gorena” baita.
Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40 minutuz, Laboaren doinuak eta berorietan oinarrituriko dantzak taularatuko dituzte, Franz Kafkaren Legearen aurrean testua (Itxaro Bordaren ahotsean) haritzat hartuta. 24ean Donostian eta 26an Astran.