Miles Davis musikaria jipoitu zuen Poliziak New Yorken

Duela
65
urte

1959ko abuztuaren 25an,

Miles Davis musikaria jipoitu zuen Poliziak New Yorken. Jada jazz munduan izena egiten ari zela, grabazio batetik emakume zuri bat laguntzen ari zela taxi bat hartzera, Polizia iritsi eta bertatik joateko agindu zioten. Davisek esan zien bertan ari zela lanean eta ez zela mugituko. Agenteek borrarekin sabelean jo, lurrera bota, jipoitu eta atxilotu egin zuten, lekukoen arabera, berak ezer egin gabe. Ospitaleratu egin behar izan zuten eta agenteei eraso egin izana egotzi zioten. Davis jazzaren historiako figurarik garrantzitsuenetako bat izan zen, beste zenbait artistarekin batera. Gau horri buruz, zera esan zuen gerora: “Nire bizitza eta jarrera goitik behera aldatu zituen. Herrialdean gauzak aldatzen ari zirela eta, ongi sentitzen hasten ari nintzenean, berriz ere mingots eta ziniko bilakatu ninduten”.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte