Lehenbiziko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa egin zen Eibarren

Duela
67
urte

1959ko azaroaren 8an,

Lehenbiziko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa egin zen Eibarren. 5.000 entzule batu ziren udaletxe aitzineko plazan ondorengo bertsolariak entzuteko: Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Akilino Izagirre, Manuel Lasarte, Joxe Lizaso, Jose Joakin Mitxelena eta Manuel Olaizola Uztapide. Azken hori suertatu zen garaile, eta Mitxelena izan zen txapeldunorde. Saioaren une batean, gai jartzaileak lehen aldiz bederatzi puntuko bertsoa botatzeko eskatzean, Mitxelena ez beste guztiek uko egin zioten. Joan Antonio Mogel idazlearen omenez antolatutako ekimenen baitan antolatu zuen txapelketa Euskaltzaindiak.

Iturria:

Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1. 1959)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...