Parisko Komunaren liderretako bat zen Louise Michelen aurkako gerra kontseilua hasi zen

Duela
154
urte

1871ko abenduaren 16an,

Parisko Komunaren liderretako bat zen Louise Michelen aurkako gerra kontseilua hasi zen. Komuna zapaldu ostean atxilotu zuten ekintzaile iraultzailea, eta baldintza oso txarretan espetxeratu. Epaiketan ez zuen, beste gehienek bezala, bere ekintzak gutxiagotzeko ahaleginik egin. Komunaren zilegitasuna eta utopiara hurbilduko zen proiektua gogor defendatu zituen, eta epaileei desafio egin zien: “Ez bazarete koldarrak, hil nazazue”. Frantzian oso ospetsu egin zen.

Kaledonia Berrira deportatu zuten, Parisetik 20.000 kilometrora eta harresiz inguratutako barruti batean bizi osorako bizitzera zigortu zuten. Hango herritarren borrokan engaiatu zen eta 1880an itzuli zenean Frantziara, iraultza anarkistaren alde aritu zen.

Iturria:

Louise Michel, Erbesteko gutunak Victor Hugori (Katakrak).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
115
urte
Duela
195
urte
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!