Milaka gazte batu ziren soldaduskarako zozketaren aurkako manifestazioetan. Talde antimilitaristen deialdiarekin bat eginda, ikastetxeetan greba eguna deitu zuten Hego Euskal Herriko ikasleek. Manifestazioak egin zituzten Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Iruñekoa espetxearen aurrean amaitu zen, eta eskailera bat hartuta, inguruko hormara igo ziren. Donostian Ertzaintza eta manifestarien arteko istiluak izan ziren.
Iturria: Erredakzioa, Milaka gazte zozketaren kontra (Euskaldunon Egunkaria, 1995eko azaroak 17).