Bilbon agertu ziren Espainiako Poliziak atxilotu nahi zituen Jarrai, Haika edo Segiko 18 gazteak

Duela
19
urte

2007ko otsailaren 4an,

Bilboko Alde Zaharreko Esperantza frontoian agertu ziren Jarrai, Haika edo Segi gazte mugimenduetakoak izateagatik Espainiako Poliziak atxilotu nahi baina ihes eginak zeuden 18 gazte. Ertzaintzak era publikoan atxilotu behar izan zituen gazte hauek.

Bi aste lehenago Espainiako Auzitegi Gorenak “talde terrorista” zirela erabaki eta 23 gazteri seina urteko espetxe zigorra jarri zien. Atxilotzeko agindu eta lau harrapatu zituzten, baina askok ezkutatzea lortu zuten.

Egun hartan, gazte mugimenduak Bilboko Arriaga inguruan deitua zuen elkarretaratzea debekatu zuen Auzitegi Nazionalak. Deialdiari eutsi eta eguerdirako mila lagunetik gora Zazpikaleetan bildu ziren, ahoz aho Esperantza kaleko frontoira jotzeko zabaldu zen arte.

Babes publikoa jasota atxilotu zituzten gazteak. Luis Tejido / EFE

Bertan agertu ziren epaiak zigortutako 18 gazte, “Ireki aukerak independentziari, euskal gazteria aurrera!” pankartaren atzean, eta 1.200 pertsonaren babesarekin. Agerraldi politikoarekin erantzun zioten epai politikoari.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.