Ertzaintzak ur-mangerak erabili zituen lehen aldiz, Jaurlaritzaren aurrean protestan ari ziren irakasleen aurka

Duela
43
urte

1983ko otsailaren 4an,

Ertzaintzak ur-mangerak erabili zituen lehen aldiz, Jaurlaritzaren aurrean protestan ari ziren irakasleen aurka. EAE osotik joan ziren greban ziren Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasleak, eta Hezkuntza Sailari zuzendutako leloak ari ziren oihukatzen Ertzaintza sei mangerarekin haien aurka ura botatzen hasi zenean. Espainiako Polizia bertan zen arren, manifestarien aurka egitea polizia autonomikoaren esku utzi zuen. EE eta HBk Ertzaintzaren jarduna salatu zuten, "lan errepresiboa" Jaurlaritzak haren alde erabili nahi zuela adieraziz.

Iturria:

La Hertzaina estrenó tareas represivas contra los maestros (Egin, 1983ko otsailak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...