2013ko maiatzaren 15an,
Ondarroan, Urtza Alkortaren atxiloketa zailtzeko, zubi batean bildu ziren ehunka lagun. Ia astebetez Alkorta babesten aritu ostean, ehunka poliziak joan behar izan zuten berau atxilotzera. Ertzaintzak indarrez atera zituen zubian elkarri helduta zeuden herritarrak. Lau ordu inguru behar izan zituzten ondarroarrarengana iristeko.