Maria Magunazelaia Loroño jaio zen, Euskal Herriko lehenengotariko txirrindularia

Duela
120
urte

1904ko abuztuaren 18an,

Maria Magunazelaia Loroño jaio zen, Euskal Herriko lehenengotariko txirrindularia. Emakumeen artean lehena izan zen. Aita hiltzean, Eibarrera joan zen bizitzera amarekin, eta han hasi zen Maria lanean. Armagintzaren krisiaren garaian, bizikleta-industrian hasi berria zen Eibar, eta testuinguru hartan hasi zen Magunazelaia txapelketetan izena ematen. Emakume txirrindulari bakarra izaki, gizon artean lehiatzen zuen, eta baita hainbat irain jaso ere. 1929an Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen Elorrion.

Iturria:

Estibalitz González, Mariana Magunazelaia, txirrindularitzan aurrenengo (Drogeten Itturri, 2014ko otsaila).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte