1989ko ekainaren 5ean,
Gizon bat tankeen konboi baten aurrean jarri zen Beijinen, Txinan. Bezperan armadak bortizki hustu zuen Tiananmen plaza. Ez zen komunismoaren aurkako protesta bat (Mendebaldeko historiografiak askotan oker esan ohi duen bezala), baizik eta ustelkeria, inflazioa eta hainbat gehiegikeriaren aurka mobilizatuta zeuden ikasleak hilabete lehenagotik. Gose-greban ari ziren ikasleak plazan bertan.
Manifestarien erresistentziak horrelako mugimendu bakezale urbanoei aurre egiteko prest ez zegoen armadaren bortxa eragin zuen –su-armak soilik zituzten–. Hildako eta zauritu asko eragin zituzten.
Tankea pertsonaren albotik igarotzen saiatu zen, baina erosketako poltsak esku banatan, etengabe beren bidean jarri zen eta konboia geratu arte. Tankearen gainera igo, soldaduei zerbait esan eta joan egin zen.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y Presente).