Eskalatzaileak Irurtzungo Bi Haizpe harkaitzetan zintzilikatu ziren Leitzarango autobidearen aurka

Duela
37
urte
Iñaki LL - CC-BY-SA

1989ko martxoaren 26an,

Eskalatzaile talde batek plataforma ezarri zuen Irurtzungo Bi Haizpe harkaitzetan Leitzarango autobidea eraikitzearen aurka. Bi astez, hainbat lagun txandakatu ziren bertan zintzilik egoteko. Autobidearen proiektuaren aurka ekintza andana egin ziren. 1990ean, Autobidearen Aurkako Koordinakundeak Lurraldea alternatiba aurkeztu zuen, autobidea eraikitzeko aurretik zegoen errepidea baliatzea proposatuz. Alternatiba-proposamena garatzeko 30 milioi pezeta eskuratu zituzten autofinantzaketa bidez.

Bi Haizpeak Ergako hegaletik ikusita Iñaki LL - CC-BY-SA

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.