Sabra eta Xatilako sarraskia hasi zen Libanon, XX. mendeko krimenik izugarrienetakoa

Duela
42
urte

1982ko irailaren 16an,

Sabra eta Xatilako sarraskia hasi zen, Libanon. Libanoren inbasioak iraun bitartean, Israelek Beirut hiriburua inguratuta zeukala gertatu zen, eta behin Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) Libano abandonatu ostean, Israelek exijitu bezala.

Gerora jakin denez, Israelen dokumentu klasifikatuak argitara aterata, PAE-k Beirut abandonatu ostean abuztu amaieran, funtzionario israeldarrak esaten hasi ziren 2.000 borrokalari palestinar oraindik Beiruten zeudela. Israelen aliatu ziren Libanoko milizia kristau faxistak hiriburuaren kanpoaldean zeuden palestinarren errefuxiatu guneetara sartu ziren hala, harrapatzen zituzten guztiak hiltzera. Operazio militarra israeldarrek planifikatu zuten, eta gau osoan zehar bengalak botatzen aritu ziren zerura, Libanoko miliziek argia izan zezaten zibilen aurkako sarraskiarekin gauez jarraitu ahal izateko.

Hildako kopuruari buruzko analisirik osoena, elkarrizketa luze eta ikerketetan oinarrituta, Palestinako historialari Bayan Nuwayhed al-Hout-ek ematen du Sabra and Shatila: September 1982 liburuan. Bertan dio gutxienez 1.400 hil zituztela, baina jende asko bahitu zutela eta ez zela sekula haien berri gehiagorik izan, eta beraz, hildakoen kopuru erreala askoz handiagoa izan zela ziur.

Josep Fontana historialariaren arabera, XX. mendeko krimenik izugarrienetako bat izan zen.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. (Pasado y Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik