Granadak bota zizkioten Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelari urrutiko jaurtigailu batzuekin. ETA militarrak ekintza bere gain hartzerakoan adierazi zuenez, kuartel militarrak lehen mailako jomugatzat zituen, eta hilabeteko epea eman zion Guardia Zibilari Euskal Herria utz zezan. Erasoan guardia zibil bat balaz zauritu zuten, baina testigantzen arabera guardien artean egindako tiroketa baten ondorio izan zen, etakideek ez baitzuten tirorik jaurti. Intxaurrondoko kuartela errepresioaren sinbolo gorenetako bat izan da Euskal Herrian, Europako tortura zentro nagusietakoa izana.
Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).