Iberduerok Lemoizko zentral nuklearra ixtearekin mehatxu egin zion Espainiako Gobernuari

Duela
44
urte
Ione Arzoz / El Salto

1982ko otsailaren 12an,

Iberduerok Lemoizko zentral nuklearra ixtearekin mehatxu egin zion Espainiako Gobernuari. Energia enpresaren Administrazio Kontseilua zentralaren proiektua bertan behera uztear zen, erantzun sozialak eta atentatuek inbertsio ekonomikoa ordurako arriskuan jarria baitzuten. Ignacio Bayón Industriako ministroa eta Iberdueroren presidente Manuel Gómez de Pablos itxiera eragozteko akordio batera iritsi ziren iluntzean egindako bileran.

Hilabete batzuen buruan Espainiako Gobernuak hartu zuen zentralaren jabetza, eta 1984an gerarazi egin zuten.

Iturria:

Eguzki, Lemoiz. Euskal Herria anti-nuklearraren kronologia laburra (Gaztesarea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.