Barakaldon Hermenegildo Alvariño hil zuten, galiziar jatorriko EAE-ANVko militantea

Duela
93
urte

1933ko azaroaren 19an,

Barakaldon Hermenegildo Alvariño hil zuten, galiziar jatorriko langile eta EAE-ANVko militantea. Taberna baten parean lau tiro eman zizkioten PSOEko kide batzuek, Espainiako hauteskunde orokorren egunean. Ezkerraldean garai haietan ohikoak ziren karlisten, sozialisten, errepublikanoen eta abertzaleen arteko enfrentamenduak, eta ondorioz, hainbat alderditako militanteek ezkutuan armak izaten zituzten. Gainera, PSOEk hegemonia izan ohi zuen kanpotik etorritako langileengan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.