Francoren estatua bat arrosaz margotu zuten Galizian, diktadorearen jaioterri Ferrolen. Bere heriotzaren bezperan egin zuten salaketa ekintza Assembleia Popular do Noroeste talde independentista galiziarreko lau ekintzailek. Bitartean, beste zenbait lagun inguruan bildu ziren frankismoaren sinboloen aurkako eta errepresio frankistaren biktimen aldeko mezuekin. Hurrengo urteetan, A Coruña, Pontevedra eta Ponteareas-en ere diktadorearen estatuak hautsi eta arrosaz margotzen aritu ziren, Galiziako guztiak kentzea lortu arte.
Iturria: Erredakzioa, Pintan de rosa la estatua de Franco (La Voz de Galicia, 2000ko azaroak 20).