ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitu zuela jakinarazi zuen. Aieteko Bake Adierazpenetik hiru egunera, erakunde armatuak egindako komunikatuan garai politiko berri bat irekita, euskal gatazkari irtenbide demokratiko bat emateko aukera zabaldu zela adierazi zuen. Ziklo berri horretan elkarrizketak indarkeria eta errepresioa ordeztu behar zituela zioen. Hala, mende erdi inguruko gatazka armatua amaitutzat eman zuen ETAk, nahiz eta hurrengo zazpi urteetan ere Espainiako Estatuaren partetik zailtasunak besterik ez zituen aurkituko armagabetzeko eta bere burua desegiteko. Lortuko zuen, dena den.
Iturria: Un nuevo tiempo para Euskal Herria (Gara, 2011ko urriak 21).