argia.eus
INPRIMATU
Eduardo Moreno azken aldiz ikusi zuten, Pertur gisa ezaguna

Eduardo Moreno azken aldiz ikusi zuten, Pertur gisa ezaguna. ETA pm-ko buru politikoa zen, eta bi kiderekin autoan zihoan. Gertatu zitzaionaren inguruan eztabaida gogorrak izan dira, bere garaian ETA pm-ko zuzendaritzaren eta Komando Berezien artean zegoen desadostasun giroak bide eman zuen zabaltzeko haiek garbitutako arerio bat izan zela. Hala ere, hipotesirik indartsuena estatu terrorismoak bahitu eta desagerrarazi zuela da. Ez da gorpua sekula agertu. 2017an ikerketa abiatu zuten EHUk eta Gogorak, baina ezin izan zuten ondoriorik atera.

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).