Irungo Ogasuneko zuzendari ohi José María Bravo zigortu zuten ustelkeria egotzita

Duela
14
urte

2012ko uztailaren 23an,

Irungo Ogasuneko zuzendari ohi José María Bravo zigortu zuen Gipuzkoako Auzitegiak. Funts publikoak bidegabeki erabili eta dirua zuritzea leporatuta, 11 urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta Ogasunari ia 2 milioi euro itzultzeaz gain, beste 2 milioiko isuna ordainarazi.

1990eko hamarkadan, Gipuzkoako Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei hura ordaintzeko gai ez zirela argudiatzearen truke diru kopuru bat eskatzen zien. EAJko kidea 8 milioi euroko iruzurraren erantzule nagusitzat jo zuen epaiak. Haren emazte Rosa Cobos ere 3 urte eta 4 hilabeteko kartzelarekin zigortu zuen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...