Baionako trenbideetan mus txapelketa antolatu zuten Demoek

Duela
23
urte

2003ko azaroaren 8an,

Baionako trenbideetan mus txapelketa antolatu zuten Demoek. SNFC tren konpainiak euskara erabil zezan galdatzeko ekintza honetan, hainbat orduz trenak gelditzea lortu zuten, poliziak trenbidetik kanporatu eta 63 kide atxilotu zituen arte. Kalte ordaina parte hartzaile bati bakarrik eskatu zioten, ordea, guztien izenean ordain zezan. Demoek SNFC konpainiari euskaltzaleak beldurtu nahi izana leporatu zion, eta euskararen erabilera eskatuz ekintzak burutzen jarraitu zuten.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.