'Euskaldunon Egunkaria' itxi eta arduradunak torturatu zituen Guardia Zibilak

Duela
21
urte

2003ko otsailaren 20an,

Euskaldunon Egunkaria itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak. Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.

Aspaldiko urteetan Madrilgo komunikabideek euskararen erakunde guztien aurka eginiko eraso mediatiko luzearen emaitza izan zen. Espainiako Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria, ARGIA eta Jakin aldizkariko egoitzak eta Ikastolek Elkarteko Donostiako bulegoak miatu zituen. Euskaldunon Egunkaria itxi, prezintatu eta bederatzi arduradun atxilotu zituen: Martxelo Otamendi zuzendaria, Iñaki Uria kontseilari delegatua, kontseiluko beste bost kide eta Joan Mari Torrealdai Jakin-eko zuzendaria eta Pello Zubiria ARGIAko zuzendariaren albokoa.

Bost egun egin zituzten inkomunikatuta eta torturatuak izan ziren.

Acebes Barne ministroak esan zuen euskararen aldeko operazioa zela. Hurrengo egunean, Egunero ateratzea lortu zuten langileek, eta bi egunera, Donostian inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena egin zen itxieraren aurka.

2010ean absoluzio epaia iritsi zen, eta 2014an auzi ekonomikoa itxi zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte