'Matalaz' plaza publikoan exekutatu zuen Frantziako armadak, zuberotarren altxamendua gidatu zuen erretorea

Duela
365
urte

1661eko azaroaren 8an,

Bernard Goienetxe Matalaz erretore zuberotarra hil zuten. Zuberoako foruen deuseztatzearen aurka eta laborarien defentsan matxinada gidatu zuen.

Altxamenduan 5.000 laborari inguruk hartu zuten parte, eta Sohütan nobleen eta burgesiaren hainbat etxe erre ostean, 7.000 pertsona inguruk armak hartuta Maule setiatu zuten. Laborarien kontrolpeko herrietan auzolana antolatzeari ekin zioten.

Nobleek Bordeleko armadari deitu behar izan zioten laborariei aurre egiteko. Lextarreko plazan burua moztu zioten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.