Accrako istiluak hasi ziren egungo Ghanan, garai hartan Gold Coast izeneko kolonia britainiarrean

Duela
76
urte

1948ko otsailaren 28an,

Accrako istiluak hasi ziren egungo Ghanan, garai hartan Gold Coast izeneko kolonia britainiarrean. Prezioengatik, Europako produktuen aurkako boikota egin zuten hilabetez, eta protestaren amaiera egunak bat egin zuen II. Mundu Gerran borroka egin zuten beteranoen manifestazio batekin. Gudan britainiarren alde borroka egiteagatik zor zieten dirua eskatzen ari ziren era baketsuan, baina Poliziak tiro egin eta hiru lider hil zituenean istilu erraldoiak lehertu ziren.

Bost egunez luzatu zen kale borroka hiriburutik beste herrietara ere zabaldu zen. Historialari ugarik, gertaera haiek hartzen ditu Ghanaren independentzia prozesuaren hasieratzat. Bederatzi urtera, 1957an, independentzia lortzen Afrikako lehen herrialdea bilakatu zen Ghana.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte