Israelgo agintariek palestinarren lurrak okupatzeko plana abiatu zuten

Duela
78
urte

1948ko otsailaren 29an,

Israelgo agintariek palestinarren lurrak okupatzeko plana abiatu zuten. Buruzagi militarrei arabiarren herriak okupatzeko eta behar izanez gero haiek indarrez kanporatzeko agindu zieten. Ben-Gurion Israelen fundatzaile eta lehen buruzagiaren arabera, Israelen mugak ez zituen Nazio Batuen Erakundeak zehaztuko, "indarrak” baizik. Maiatzean estatu israeldarra aldarrikatu zutenerako, 175.000 errefuxiatu palestinar, bortxa eta praktika terroristen bidez 200 herrixkatatik kanporatuak.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.