Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Hassanna Aalia, babes bila dabilen aktibista
2015-01-29

Hassana Aalia aktibista sahararra babesteko manifestazioa egingo da larunbatean Bilbon. Aaliak bizi duen egoera gertutik ezagutu nahi izan dugu. Urtarrilaren 19an babes eskubidea ukatu zion Espainiak eta hamabost eguneko epea eman zion Espainiatik alde egiteko. Marokoko epaimahai batek bizi osoko espetxe zigorra ezarri dio protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Beraz, hara heldu orduko atxilotu eta espetxeratuko lukete.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!