Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Orendain herria, sare aske, ireki eta neutralaren adibide
2019-12-11

200 biztanleko herria da Gipuzkoako Tolosaldeako Orendain. Badu hiru urte Orendainen internet zerbitzua abiadura handian ukaiteko aukera dutela herritarrek. Zuntz bidezko azpiegitura dute herrigunean eta baserrietara antena bidez zabaltzen da. Azpiegitura guztiz publikoa da. Gorka Egia Orendaingo auzapezak dioenez herritarrengandik heldu den proiektua izan da, parte hartze prozesu baten bidez aintzinera eramana izana dena. Aintzinetik zuten abiadura biziki motela zen eta Internet oinarrizko zerbitzu bat izan behar denez, proiketu hau eraman dute Guifi.net fundazioarekin hitzarmena sinatuz.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude