17. Common Voice, euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra


2023ko urriaren 8a

Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat sistema daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa… Ahots laguntzaile guzti hauek erraldoien pean daude eta hainbat arazo erakutsi dituzte: Ez dute ahots aniztasuna kontutan hartzen, pribatutasun arazoak dituzte eta hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabil daitezke. Hizkuntzekin arazoari konponbidea emateko Common Voice proiektua jaio da, teknologiak trebatzeko ahotsen eta testuen bilduma. Marko Txopitea Librezaleko kidea elkarrizketatu dute Iametzaren Hodeia Ez Da Existitzen podcastean.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...