Irungo mugan gertatzen ari denak bultzatuta, egoera hori lehen pertsonan bizi duten hainbaten iritziak bildu dituzte. Erakusten diguten bezalakoa al da haien errealitatea? Zerbait egiten ari dira agintariak?
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...