Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Maddiren trajeria pastorala prestatzen
2022-06-02

Xareta eskualdeko herritarrak, lehentze, ari dira pastorala baten prestatzen. Gerardo Mungia "Pintx"-ek idatzi Maddiren trajedia eskainiko dute urriaren 15 eta 16an Zugarramurdin eta berantxago Saran. «Behin batean, ez dakigu nola, sorginen bidean, neska gazte bat oreina bilakatu zen. Tragedia gertatuko zen ehiztariaren zakurrek hil zutenean"... Piarres Lafittek bildu zituen bertsoak ezagunak bilakatu dira Benito Lertxundik kantatu dituelarik eta hauetan oinarritu da idazlea kondaira hau moldatzeko. Xiberoko pastoralaren forma berdinean emanen dute, Pantxika Urruty errejentaren zuzendaritzapean. Herritarrak pozik agertu dira ekimen honek sortzen ari duen dinamika eta elgar ezagutzarekin.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude