Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Herri-ola, bagara eta bagoaz
2014-10-28

Otxandioko Herri-Ola proiektua azaltzen duen bideoa. Amamak eta ilobak Otxandioko inguruetatik zehar egiten duten ibilaldian oinarritzen da istorioa. Ilobak, urte batzuk geroago, amamarekin egindako ibilaldia gogoratzen du. Amamak kontatutakoa oso presente dauka Otxandioren etorkizunari buruzko bere hausnarketetan.

Gidoia herritar talde baten sormenetik atera da. Aktore lanak Dolores Uribek, Naroa Basalok eta Maialen Arrindak egin dituzte. Igor Ortegak, Joseba Azkarragak, Jon Sarasuak eta Miren Arangurenek ere hartzen dute parte. Jone Gonzalez de Audikanarena da narratzailearen ahotsa.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!