Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Euskal kulturaren topaleku izan da Ziburu hirugarrenez
2022-06-06

Hirugarren aldikoz hartu du plaza Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak, euskara hutsean ekoizturiko liburu eta diskoei leku osoa eskainiz. Milako bat lagun ibili dira azokan eta antolatzaileak biziki kontent agertu dira. Bisitariei, idazleei zein argitaletxe eta diskoetxeetako arduradunei azokaz galdetuz gero, horra gehienik ateratzen diren hitzak: euskara, aniztasuna, hurbiltasuna eta topagunea. Funtsean, erreportajea idazteko ardura zeukanak ere lau hitz horien inguruan osatu du kontakizuna.