Erreproduzitu bideoa
Albistea
Ziburuko bosgarren Euskal Liburu eta Disko Azoka iruditan
2024-06-06

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da, euskara hutsezko plaza bat osatu izana eskertu dute parte hartzaileek eta argitaletxe zein diskoetxeekin ukandako balorapen informalei fidatuz gero, horiek ere poz-pozik itzuli dira etxera.

Ekainaren 1ean Ziburun sortutako giroa biltzen ahalegindu gara bertan grabatutako irudiekin eta Hegazkin taldearen musika lagun.

Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.