Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Bigarren elektrotxaranga topaketa Donostian
2015-08-13

Bermeori lekukoa hartu dio Donostiak eta zortzi elektrotxaranga batu ziren abuztuaren 12an elkar ezagutu eta euren musikaz Aste Nagusia alaitzeko. Donostiako Piratekin elkarlanean antolatu dute eletrotxarangen bigarren topaketa. Azpeitiako Skandalue, Portugaleteko Txarangazo, Añorgako Eonian, Txorierri bailarako Sakatu, Gasteizko Ttek, Oarsoaldeko Elektrotxufla, Hondarribiko Patxaranga eta Donostia elektrotaranga izan ziren elkartu zirenak, beren musikaz gozatu nahi zuten beste hainbat lagunekin batera.

Egilea(k):
Topatu.eus
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!