Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Bidarrain gaindi, kantuz
2020-08-03

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoak antolaturik, bi ibilaldi animatu ditu Thierry Biscary Anhauztar kantariak, Garruzen eta Bidarrain. Kanaldudek Bidarraikoa segitu du 25bat laguneko taldearekin batera. Peio Jorajuria herritar idazleak ibilaldia zehaztu dauku, geldigune bakoitzean, Thierry-k herriko bertsolariak gogora ekarri ditu. Ibilaldiko parte hartzaileen artean zen Maialen Duny-Petreri gustatu zaio herriaren ezagutzeko molde berezi hau.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!