Erreproduzitu bideoa
erreportajea
BertsoZiriMarra (3)
2009-05-14

2009ko maiatzean marrazkia eta bertsoaren arteko jolasaz gozatu genuen Indautxun, ARGIAren 90. urteurrena ospatzeko. Asisko Urmeneta eta Adur Larrea marrazkilariak mutur batean eta Unai Iturriaga, Igor Elortza, Fredi Paia eta Miren Amuriza bestean.

Hau hirugarren bideoa da, Fredi Paiak eta Unai Iturriagak buruz buru botatakoak.

Txertatu ditugun lau bideoak ETBko "Hitzetik Hortzera" saioak utziak dira.

Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.