2015eko azaroaren 25ean Baigorriko opor lekura etorri ziren errefuxiatuek beren bidea segitu dute otsailaren 13tik aurrera. Kasik hiru hilabetez, Baigorriko eta auzo herrietako 50 bat laguntzaile aritu dira. Hartu-eman azkarrak sortu dira, elkartasun handiko ekimena izan da-eta.