ARGIA.eus

2022ko azaroaren 28a
erreportajea
Arizkungo harrobiaren egitasmoa
2022-03-01
Erreproduzitu bideoa
Arizkungo harrobiaren egitasmoa

Canteras Acha enpresak zundaketak egin nahi ditu Arizkungo Aintzialde eta Bergara auzoetan, harrobi bat egiteko. Arizkundarrak proiektuaren aurka agertu dira.

Azaroan, prentsaren bidez jakin zuten Arizkungo Aintzialde eta Bergara auzoetan zundaketak egin nahi dituela Canteras Acha SA enpresak, gero burdin-harria atera eta harrobia egin ahal izateko.

Abenduaren 12an herri batzarra egin zuten arizkundarrek. 155 herritar bildu ziren eta egindako bozketan ezezkoa eman zioten denek proiektuari. Zenbait herritarrek harrobiaren kontrako lantaldea sortu dute, Milotxuri Bizirik plataforma.

Bideo hau Xaloa Telebistak argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago