Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Ezagutu 2020ko ARGIAren egutegia
2019-10-31

"Gaurko egunez..." formularekin hasten diren idatziekin, isilarazitako historia ekarri nahi dugu gogora 2020ko ARGIAren egutegian. Mota askotako injustiziak eta horien aurrean, bateko eta besteko herritarrek egindako ekimenak berreskuratuko ditugu. Euskal Herria eta nazioartea. Euskararen historia, feminismoa, ekologismoa, langile borrokak, internazionalismoa... Egunero efemeride bat, urte osoan zehar. Iraganarekiko lotura ez dezagun galdu, eta burujabeak garenez, historia guk ere idatz dezagun.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!